|
Romo F.C.-ak ahalegin handiak egin ditu
jokalari guztiei partidetarako ekipazio berriak lortu ahal izateko.
Hauek bananduak izan dira jada. Jakin badakigu zenbait jokalariri
arropa hauek ez zaiela era bikainean geratuko, kamiseta, galtza edo
galtzerdiak
|
|
Jadanik Romo badago Kadeteen euskal ligan Romo F.C.-eko kadeteek Kadeteen Euskal Txapelketarako txartela eskuratu zuten Beasainen taldeen arteko hirukoa irabazi eta gero. Lehenengo partidan Marianistas talde Arabarra gainditu zuten (2-0), eta bigarrenean Beasain etxeko taldea menderatu zuten (1-0). Klubak talde guztia zoriondu nahi du, bai jokalari zein entrenatzaileei haien lanarekin igoera hau posible izatea lortu dutelako. Zorionak Romo!
|
| 2005/2006 DENBORALDIRAKO ROMO F.C.-REN KIROL ARROPAK (2005/08/05) |
|
Zuzendaritza batzorde
berriaren programako aspekturik garrantzitsuenetarikoa klubaren txandal
ofizialaren aldaketaren balorazioa zen. Horregatik, eta hainbat batzar
eta ikasketen ondoren, jasotako aukera guztietatik, zuzendaritza
batzordearen ustetan klubarentzako aukerarik onena izango den
proposamena onartzea erabaki da. Erabakia batzorkide guztien
baiezkoarekin hartu da, aspektu estetiko-ekonomiko zein funtzionalak
kontutan izada. Aurreneko entrenamenduetan neurriak hartuko zaizkie jokalariei eta denbora tarte txikian denok gozatu ahal izango dugu txandal berriaz. Prezioak familiei jakinaraziko zaizkie zuzenean. Era berean, batzordeak zuen beste garrantzizko planteamenduetariko bat entrenamenduetako janzkeran uniformetasuna lortzea da, oso beharrezko aspektua kirol zuzendaritzaren usteetan ere. Ekonomikoki oso gastu handia dela kontutan hartu eta gero proposamena onartzea erabaki da. Hau dela eta, jokalari guztiek kamiseta, fraka, galtzerdi, sudadera eta txubaskeroz hornituak izango dira, hauek entrenamenduetarako izango direlarik bereziki. Asier Gaztelua eta Iker Ibarraren laguntzari esker, Romo Gaztearen jokalariak, Romoko arropa berrien hainbat eredu aurkeztu ditzazkezuegu argazki hauen bidez. 2005-2006 denboraldirako txandal berriaren aurkezpena:
Romo Gaztearen jokalarientzako, partiduetarako polo ofizialaren aurkezpena. Gainontzeko taldeen jokalarientzako, klubaren asmoa salgai jartzea da: Argazkiaren
gain sakatu handiagotzeko. Entrenamenduetarako arropa berriaren aurkezpena: Argazkiaren gain sakatu handiagotzeko.
|
| Datorren 2005/2006 denboraldian aldaketak izango
dira Romo F.C.-ko kirol zuzendaritzan. Aurreko urtean kirol zuzendaritza Asier Etxebarrieta, Ager Sebastiá eta Eleder Artolozagak eraman zuten aurrera, klubean erabat barneratuak zeuden hiru lankide. Heuren gaztediaz arren, benetan zaila eta lanpetsua den ekintza hau era aproposean aurrera eramatea lortu dute, haien prestakuntza egokiaren isladapen argia. Lerro hauen bidez gure eskerrik beroenak eskeini nahi dizkiegu klubaren mesederako burututako aparteko lanagatik. Bihotz-bihotzez, EZKERRIK ASKO! Zuzebdaritza Batzorde berriak publikoki argitaratu nahi du 2005-2006 denboraldian zehar Pedro Lopez (karnet nazionala) izango dela kirol koordinatzaile berria. Pedro Lopez klubera bueltan dator urte bete Athletic fundazioan, sortu baten gain, entrenatzaile gisa lan egin ondoren. Lehenago ere Romoko koordinatzailea izan zen bi urtez eta gainera entrenatzaile lanak burutu zituen, Itzu kadetea 1º mailako 1.taldean txapeldun geratuz, txapelketa osoan zehar partidu bat ere galdu gabe. Pedrok klubeko talde guztien kirol zuzendaritzaren arduraduna izateaz gain Itzubaltzena haurraren entrenatzailea izango da ere. Hemendik sorte on opa diogu kirol koordinatzailearen beharrak egoki bete ditzan Romo F.C.-ren mesederako. Ongi etorri beste behin. |
|
2005-2006 denboralditik aurrera prestatzaile fisikoaren pertsonaia barneratuko zaio Romo F.C.-ko lan talde teknikoari. Zuzendaritza batzorde berriaren kirol planteamenduaren barruan prestatzaile fisikoaren izaera klubera barneratzea berebiziko garrantzia duela zehaztu zen. Futbolean gero eta garrantzia handiagoa hartzen doan honelako kide teknikorik ez zen Romo-n agertzen, ezta Bizkaiako gainontzeko taldeetan (oinarrizko futbolari dagokionez). Andoni Bombin izango da 2005-2006 denboraldian zehar prestatzaile fisikoaren lanak burutuko dituen Romo F.C.-ko kide tekniko berria. Andonik entrenatzaileen eskolako lehen mailako karneta lortu du aurten. Gainera, heziketa fisikoan diplomatua da eta IVEF unibertsitate-ikasketak bukatzen ari ditu. Talde teknikoan izaera berri hau agertzeak gure entrenatzaileen eta ondorioz gure jokalarien maila obetuko duela uste dugu. Bere betebeharrak taldeen alde fisikoaz arduratzea eta kirol koordinatzailearekin batera planifikazioak burutzea izango da.
Hauexek dira bete beharko dituen funtzioak:
|
| Aurrekimuak
diren Romoko hiru jokalarik 2005-2006 denboraldian zehar Athletic
club-en jokatuko dute, kimuen B taldean izan ere. Hurrengoak dira Athletic-en arituko diren jokalariak: 1) Iker Undabarrena: Romo aurrekimua (2004-2005) - Itzu Benjamina (2003-2004)- Plentzia (2002-2003) 2) Jon Ander Gonzalez: Itzu aurrekimua (2004-2005) - Romo Benjamina (2003-2004) - Romo Benjamina (2002-2003) 3) Jon Endika Jauregui :Romo aurrekimua (2004-2005) - Itzu Benjamina (2003-2004) – Gobela Ik. (2002-2003) Harro sentierazten gaitu gure artean hainbat urtez egondako jokalariak Athletic club-era joatea, Romon egiten dugun lan onaren ondorio baita. Gure zorionik beroena jokalari, familia, entrenatzaile eta, nola ez, taldekideei. Romo F.C.-k sorte ona opa dizue eta jakizue hemen zuen bigarren etxea uzten duzuela. Bihotz-bihotzez, Zorionak. |
| ROMO JUVENIL | ITZUBALTZETA JUVENIL | ||
Iker Lopez-1º entren. |
Aritz Unibaso (2º entre) |
Iker Fernandez-1º entren. |
Javier Santiesteban (2º entre) |
| ROMO CADETE | ITZUBALTZETA CADETE | ||
Asier Etxebarrieta-1º entren. |
Miguel Romillo-1º entrena. |
Fernando Sedano-2º entrena. |
Victor Tejedor- Atezain entren. |
| ROMO INFANTIL | ITZUBALTZETA INFANTIL | ||
Ager Sebastiá |
Pedro López |
Julen Naveda (2º Entre.) |
|
| ROMO ALEVIN | ITZUBALTZETA ALEVIN | ||
Diego Gil de Gómez |
Eleder Artolozaga |
Jon Ruiz (2º Entre.) |
|
| ROMO PREALEVIN | ITZU. PREALEVIN | ROMO BENJAMIN | ROMO PREBENJAMIN |
|
Jon Ruiz |
Julen Naveda |
Jon Koldo Florido |
Oscar García |
Aurrekimu
eta benjaminetako mailako taldeek eskola-kiroleko futbol txapelketan
parte hartuko dute
Pasa den Ekainaren amaiera aldera,
aurrekimu eta benjamineko taldedun bizkaitar klub guztiek Diputazioko
Kultur Sailak bidalitako gutun bat jaso genuen, zeinean, gainontzeko
ikastetxeekin batera eskola kirolean aritzeko gonbidapena jaso genuen. Proposamen honek ez gaitu inolako
desabantailarik zein eragozpenik sortzen, gure jokalari guztiekin
jokatzeko ahalmena mantentzen dugulako. Bermatutako
baldintzak hurrengoak dira: 1.
1.-Jokalarietako %50-ak Getxoko udalekoak izan behar dira, gainontzekoak
ingurukoak izan behar direlarik. Baldintza hau inolako trabarik gabe
betetzen dugu Romo F.C.-n. 2.
2.-Jokatzeko era futbol-7koa izango da, orainarteko futbol-8koa alde
batera utziz. 3.
3.- Eskola kiroleko partehartzaile guztiek aseguru poliza batez gozatu
ahal izango dute. 4.
4.-“Aurrekimu” deritzon izendapena ezabatu eta bere ordez
benjaminekora joko da, bertan 1º eta 2º urtekoak bereiziko direlarik.
Proposamen honen aurrean, klub guztiak
(Arenas, Romo, Danok Bat, Santutxu, Peña Athletic, Iturgitxi...) egoera
aztertzeko helburuarekin Cruces-en batu ginen, eta hartutako erabakia
gonbidapena onartzekoarena izan zen. Hau dela eta, egoera honen barne
dauden Romo F.C.-ko hiru taldeak eskola kirolean arituko dira 2005-2006
denboraldian zehar. |
|
ZORIONAK IBAI UNIBASO |
|
|
|
Romoko taldekideek Unai Unibaso zoriondu nahi dute, Romoko entrenatzaile ohia eta orain DENA-ko entrenatzailea, Castroko udal eskolan koordinatzaile moduan arituko delako, denboraldia amaitzen denetik aurrera. Sorte ona opa diogu proiektu berrian eta behar duenarako Romoko laguntza izango duela gogoarazten diogu. |
|
ARENAS - ROMO DERBIA (Aurre-kimua) |
||
|
|
Romoko guraso baten laguntzari esker
Romo Aurre-kimuak urtarrileko 23an Arenasen kontra jokatu eta
irabazitako partiduko argazkiak lortu ditugu. Emozioz beteriko partidu
honetan oso maila altuko futbola ikusi ahal izan genuen.
Argazkirik edo partiduko kronikarik bidali nahi badituzue, web@romofc.net -era bidali itzazue. |
|
| BALOIEN LAPURRETA GOBELAN | ||
|
Hasierako ondorioak
|
Harrigarria bada ere, Gobela futbol
zelaia zabaldu eta bertan hile pare bat eman ondoren, ezusteko
gertakizun bat izan genuen.
Pasa den urteko abenduko gau batean, “lagun” batzu Gobelara hurbildu eta gure kaioletatik, baita gure klub auzokideenetatik ere, zenbait baloi hartu zituzten. Hau dela eta, Romoko arduradunak baloi eta materialeko kaiolak indartzera eta babestera behartua ikusi zuen bere burua. Baina asetuak geratu ez zirenez bi egun beranduago bueltatu ziren baloi gehiago lapuru, instalazioak apurtu eta beste behin ere apur bat gehiago izorratzeko, bide batez heuren bizitza laburreko lapurreta eginez, arrigarria bada ere, ekintza honen erantzuleak ume gazte batzu izan zirelako, agian, heuren gazteria dela eta, egindakoa ikusteko ahalmena ez dutenak. Izan ere, heurek lapurtutako materiala (baloi, puzgailu, poltsa, etab.), beranduago saldu eta kaletik oparitzekoa, bi futbol taldeek ehundaka umeeri futbolean aritzeko baimena ematen dien erabili beharreko materiala da. Baina negargarriena ez da hori, Romo zein Areetako kale eta enparantzetatik igaro eta umeak identifikatutako baloiekin jolasean ikustea eta heuren gurasoak baimentzea baizik. Gogoan izan ume hauek jolastu ostean heuren etxeetara bueltatzen direla baloiekin eta gurasoek ezer esaten ez dietela, beraienak ez diren baloi batzuekin ikustean. Baina aurkakoa ere gertatu da, hainbat gurasok bereak ez diren baloiak bueltatzean. Baina hau ez da Gobelan gertatutako gauza harrigarri bakarra, izan ere, zelaiko porteria gainetik pasatzen diren baloi gehienak bueltatzen ez direlako. Baloi hauek ikastolara alde batetik eta polikiroldegia eraikitzen ari diren langileengana bestetik abiatzen dira eta ezin uler daiteke zelan hainbat langile egonda baloirik bueltatzen ez den. Ez gaitezen pentsamendu txarrekoak izan eta pentsa dezagun langileen etxean Romoko baloirik ez dela zertan egon behar. Azkenik, gogoratu nahi dizuegu, baloirik bueltatu nahi izanez gero, edozein entrenatzaileri entrenamendu orduetan eman ahal dizkiezuela.A.S.M - J.N.A. |
|
|
EZKERREKO NEURRIA |
||
![]() |
Bizkaiko futbol federakundeko 24.zirkularrean agertzen den bezala, Lehendakaria den José Ignacio Gomez Mardonesek eta zuzendaritza batzargoak, hasi berria den agintea dela eta, hainbat partiduko zigorrak kentzea erabaki dute. Neurri honek HIRU PARTIDUKO zigorrak kenduko ditu, gehienez. | |
| GABONETAKO TXAPELKETA | ||
|
Romo
F.C.-ko zenbait taldeek hainbat gabon-txapelketetan parte hartu ondoren,
eskertzekoa da antolatzaileek erakutsitako maila ona. Ikus
Torneoak. Romo FC-k Gobela
polikiroldegian antolatutako XX. GETXOKO UDALETXE TORNEOAN ikusitako
aparteko giro eta futbola goraipatu beharra dago. Txapelketa Athletic
Club de Bilbaok, Racing de Santanderrek eta Romo Fútbol Club-ek jokatu
zute triangeluar modalitatean. Txapelketako irabazlea Athletic Club
aldarrikatu zen finalean Romo F.C. mendean hartu ondoren. Partiduen
ostean trofeoak banatu zitzaizkien Athletic Club txapeldunari, Romo F.C.
txapeldunordeari eta Racing de Santanderri hirugarren postuagatik. Hauez
gain, goletzailerik onenari, Athletic Clubeko jokalari bati, eta
txapelketako jokalaririk onenari, Romo F.C.-ko Jaime Zumalakarregiri,
ere trofeo bana eman zitzaizkien.
|
|
| WEB ORRIALDEA |
| Web orrialde hau sortzen ari zelarik romofcclub.tk helbidean hainbat denbora eman ostean, bere behin-betiko helbidera bueltatuko da egun gutxiren buruan. |